BOPV nº 119 · · Industria, Innovación, Comercio y Turismo
RESOLUCIÓN de 2 de mayo de 2011, de la Directora de Administración y Seguridad Industrial, por la que se amplía la autorización a la entidad Icetec, S.L., para actuar como Organismo de Control Autorizado.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala. Judizioa: 245/10 prozedura, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak. Demandatzailea: Maria Jose Leston Jímenez. Abokatua: Daniel Loza Saldias. Prokuradorea: Mugica. Demandatua: Fernando Dual Jiménez. Gaia: familia-zuzenbidea: bestelako gaiak. Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza: «Partez baietsi dut M.ª Jose Liston Jiménezek aurkeztu duen demanda, Fernando Dual Jiménezen aurkakoa. Horregatik, guraso eta seme-alaben arteko harremana arautzeko behin betiko neurri hauek hartzea erabaki dut: Amari, M.ª José Listón Jiménezi, esleitzen zaio hiru seme-alaba adingabeen zaintza eta babespea. Amari esleitzen zaio oso-osorik seme-alabekiko guraso-ahala, eta aitak, Fernando Dual Jiménezek, guraso-ahalaren titularitatea izango du. Ez da ezarri behar adingabeak aitarekin egoteko bisita-erregimenik, baina geroko prozedura batean erabaki daiteke indarrean dauden inguruabar horiek aldatzea. Aitak hilero 130 euro ordainduko ditu seme-alaba bakoitzaren elikagai-pentsio gisa (hilean, guztira, 390 euro). Seme-alabako 130 euroko zenbateko hori urtero eguneratuko da urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2012ko urtarrilaren 1etik hasita, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezten duen erakundeak estatu osorako prestatutako kontsumoko prezioen indizearen gehikuntzaren indizea aplikatuz. Lehen eguneratzean (2012ko urtarrilaren 1a) kontuan hartuko da, erabaki hau ematen den egunaren eta abenduaren 31ren (abenduko KPIa) artean izan den KPIren gehikuntza. Hurrengoetan, aurreko urteko KPIren gehikuntza aplikatu beharko da. Mantenua ordaintzeko obligazioa eten egingo da seme-alabak adin nagusikoak eta ekonomikoki burujabeak direnean, betiere KZeko 150. eta 152. artikuluetako amaitze-kausei kalterik egin gabe. Seme-alaben aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Aparteko gastutzat joko dira, seme-alaben osasunerako beharrezkoak direnak, baldin eta Gizarte Segurantzaren barruan sartzen ez badira (dentista, ortodontzia, betaurrekoak, psikologoak), eta adingabeen heziketarako beharrezkoak direnak, betiere, eskolako urteko/hileko gastuak, eta liburuen/eskoletarako beharrezko materialaren gastuak alde batera utzita (ikastetxeak berak gomendatzen dizkien eskola lagungarriak, ikastolaz kanpokoak). Aparteko gastuak ordaintzeko obligazioa eten egingo da seme-alabak adin nagusikoak eta ekonomikoki burujabeak direnean, betiere KZeko 150. eta 152. artikuluetako amaitze-kausei kalterik egin gabe. Guztia ere, prozesuko kostuak adierazi gabe. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari. Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. […] El texto completo sigue en la publicación oficial.