BOPV nº 49 · · Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca
DECRETO 30/2011, de 1 de marzo, por el que se habilitan créditos en el Programa 7111 ¿Agricultura, Desarrollo Rural y Litoral, por ingresos obtenidos en el Programa 9311¿ Relaciones Financieras con la Unión Europea, del Presupuesto de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2011, por importe de 20.324.130,16 euros.
Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 20.324.130,16 euro ordaintzeko konpromiso irmoa hartu da, Nekazaritzaren Europako Berme Funtsa NBEFk finantzatutako eta Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa LGNEFk kofinantzatutako laguntzak direla-eta. Horregatik, kredituok gaitu egingo dira, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz gaitu ere; dekretu horren bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean diren legezko xedapenen testu bategina onartu zen. Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko martxoaren 1ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe XEDATU DUT: Artikulu bakarra. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan: Programa Azpikontzeptua Euroak 7111 421.00 3.966.913,14 7111 452.00 16.357.217,02 Guztira 20.324.130,16 Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek: Programa Azpikontzeptua Euroak 9311 441.07 3.966.913,14 9311 441.08 16.357.217,02 Guztira 20.324.130,16 Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak gauzatuko dituen jarduerak finantzatzeko izango dira funtsak. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 2011ko martxoaren 1ean. Lehendakaria, FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ. Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, CARLOS AGUIRRE ARANA. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua, MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.