BOPV nº 25 · · Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca
ORDEN de 17 de enero de 2011, de la Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, por la que se convocan para el ejercicio 2011, las ayudas a los alojamientos destinados a las personas trabajadoras que presten servicios de temporada en el sector agropecuario, previstas en el Decreto 62/2007, de 17 de abril.
Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren xedea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sasoiko zerbitzuak eskaintzen dituzten langileei zuzendutako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu edo ekipatzeko laguntza araubidea finkatzea da. Dekretu hori Sasoiko Langileei Arreta Emateko Plan Integrala 2004-2007 delakoa betetzeko neurri modura, hartu eta argitaratu zen, beste hainbaten artean. Hura Sasoiko Lanaren Erakunde Arteko Mahaiak onetsi zuen 2004ko ekainaren 30ean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila lehendakari izanez. Bertan, helburuen artean, sasoiko langileentzako ostatu komunitarioak sortu edota mantentzeko laguntzak eta diru-laguntzak emateko aukera finkatzea jaso zen. artikuluak xedatu egiten du urtero, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sail desagertuaren (gaur egun Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila) Sailburutzako titularraren Aginduaren bitartez eskabideak aurkezteko epea irekiko dela. Aipatutako agindu horrek eskabideak aurkezteko epea, laguntza guztiei zuzendutako gehieneko kopuru orokorra eta, hala badagokio, haren urte anitzeko xehetasuna, laguntzen zenbatekoa finkatzeko erabilitako irizpide objektiboen zehaztapena eta horien haztapena, eta 7. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitako agirietatik aurkeztu beharrekoak finkatuko lirateke, deialdi bakoitzean hautatzen diren irizpide objektiboak gorabehera. Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua kontuan hartuta, EBATZI DUT: Lehenengoa. Xedea. Agindu honen helburua da 2011 ekitaldirako Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuan aurreikusitako laguntza deialdia egitea. Bigarrena. Eskabideak eta erantsitako agiriak aurkezteko epea. 2011 ekitaldian, apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuak ezarritako laguntza deialdian sartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz aurkeztu beharko dira, jarraian adieraziko diren agiriekin batera: a) Eskatzailearen NANaren fotokopia, pertsona fisiko bat izanez gero. b) NANaren fotokopia eta legezko ordezkariaren ahalorde ematearen eskriturarena, pertsona juridiko bat izanez gero. Halaber, entitatearen estatutuen eta kasuan kasuko erregistroan izena eman izana frogatzen duen fotokopia. c) Egin beharreko inbertsioa edo gastua deskribatzen duen memoria. Bertan, aurreikusitako burutzapen epeak, kokalekua, finantzazioa nahiz aurrekontua adierazi beharko dira, behar beste xehatuta. d) Alta Hirugarrenei. […] El texto completo sigue en la publicación oficial.